Elkarrekintza farmakologiko

Farmako batek beste farmako baten eragina aldatzen duenean elkarrekintza farmakologikoa dagoela esaten da. Aldaketa hau kuantitatiboa edo kualitatiboa izan daiteke.

Batzuetan elkarrekintza hauek onuragarriak dira, farmako horren eragin terapeutikoa bultzatzen duelako. Baina beste zenbait kasutan kaltegarriak gerta daitezke, farmako horren eragina murriztu edo eragin desiragaitzak bultza ditzakeelako.

Elkarrekintza jasaten duen farmakoari bi gauza gerta dakizkioke:

Elkarrekintzak ezagutzea ezinbestekoa da, batzuk oso larriak izan daitezkeelako. Batzuk ezagunak dira baina beste batzuk ez hainbeste. Hori dela eta, bai in vitro eta bai animalietan ikerketak egiten dira. Ikerketa hauetan lortutako emaitzak estrapolatzea zaila gertatzen da kasu askotan, gizabanako bakoitzak bere ezaugarriak baititu.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne